Goierritik sailkatutako bikoteak:
Goierriko 30 bikote Gipuzkoako finalera
Martxoaren 22an Itsasondon jokatuko da Euskal Herriko mus txapelketako Gipuzkoako finala. 108 bikote sailkatu dira, tartean, Goierriko 30 bikote.

16. Euskal Herriko mus txapelketaren barruan, herriz herriko kanporaketak jokatu ondoren, zazpi herrialdetako finalak jokatuko dira martxoaren 22an. Gipuzkoako finala Itsasondoko pilotalekuan jokatuko da, 15:00etan hasita. Lehen fasean, Gipuzkoan 704 bikotek parte hartu dute 53 herri eta auzotako txapelketetan, eta hortik 108 bikote sailkatu dira Gipuzkoako finalera, tartean, 30 goierritar.
- Beasain-Arriaran: Jon Esnaola-Joanes Murua, Lander Iparragirre-Kepa Jauregi eta Beñat Verdugo Garro-Urko Irisarri Irazustabarrena.
- Olaberria: Axier Saez-Iñaki Zabala eta Iker Ojanguren-Unai Aranburu.
- Zaldibia: Asier Luke-Unai Zeberio, Altzo Txiki-Joxi Etxeberria, eta Peio Olano-Naia Olano.
- Segura: Iker Imaz-Xabi Collado eta Iker Murgondo-Asier Zabaleta.
- Idiazabal: Iraitz Urkia-Jon Azurmendi.
- Ataun: Endika Apalategi-Reda eta Paul Iruretagoiena-Mikel Arratibel.
- Beasain: Joxe Arotzena-Bixente Apalategi.
- Itsasondo: Iker Lasai-Ibai Labaien eta Iñigo Lasa-Inko Mujika.
- Legazpi: Josu Etxeberria-Mikel Bereziartua.
- Mutiloa: Iker Imaz-Beñat Jauregi eta Eñaut Altuna-Ion Sarasola.
- Zerain: Eneko Arzelus-Jon Mujika.
- Arama: Oier Uranga-Odei Aldasoro.
- Gabiria: Joseba Elgarresta-Asier Osinalde.
- Lazkao: Aratz Igartzabal-Iker Arratibel.
- Legorreta: Jabi Diaz-Iñigo Zunzunegi, Ugaitz-Garmendia-Aratz Labaien eta Ibon Olano-Haritz Gorostidi.
- Ormaiztegi: Kevin Magallanes-Yeray Mujika eta Noelia Cuerva-Gorka Arratibel.
- Ezkio: Txomin Bidegain-Ximon Idiakez.
- Urretxu: Unax Elortza-Aiert Zubillaga.
Euskal Herriko finala
Euskal Herriko finala apirilaren 5ean Gopegin (Araba) jokatuko da, zazpi herrialdeetako finaletatik sailkatutako 128 bikoteren artean. Arabatik 16 bikote sailkatuko dira, Bizkaitik 10 bikote, Behe Nafarroatik 18 bikote, Gipuzkoatik 32 bikote, Nafarroa Garaitik 32 bikote, Lapurditik 14 bikote eta Zuberoatik 6 bikote.