Larunbatean, Gabriel Arestirekin hitzordua
Kandido Urangak eta Inaxio Tolosak euskal idazle eta poetari eskainitako antzezlana taularatuko dute. Sarrerak salgai daude.

Antzerkiarekin hitzordua dago Legazpin larunbatean. Gabriel Arestirekin antzezlana taularatuko dute Kandido Urangak eta Inaxio Tolosak Latxartegi aretoan, 19:30ean. Sarrerak salgai daude https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/ loturan, 10 euroan. Larunbatean bertan ere erosi ahal izango dira leihatilan, 18:30etik aurrera.
Gabriel Aresti euskal idazle eta poeta euskaldunaren heriotzaren 50. urteurrenaren harira sortutako ikuskizuna da, eta bi osagai ditu. Batetik, Gabriel Aresti Eibarren fikzio lana da, Pedro Alberdik idatzia. Gabriel Arestik Eibarren lan egin zuen garaia aitzakiatzat hartuta, haren egunerokotasuneko hiruzpalau ordu berreraiki ditu idazle eibartarrak, ipuin batean. Ipuin hori egokitu eta moldatu egin dute Urangak eta Tolosak, antzerki moduan erakusteko. Bigarren osagaia Aresti beraren Harri eta herri liburuko Profeta bati izeneko Q poema da.