Alicia Valiñarena izango da San Prudentzio jaien egitarauaren azala
Guztira zazpi herritarrek aurkeztu dituzte jaietako irudi nagusiaren proposamenak. Lazkaoko nortasuna eta tradizioa omentzeagatik izan da garaile.

Lazkaok dagoeneko hasi du jaietarako atzerako kontaketa, eta Udalak gaur bertan aurkeztu du aurtengo San Prudentzio jaietako irudi nagusia izango dena. Alicia Valiña Donazar lazkaotarra izan da kartel lehiaketako irabazlea; argazki collage-a eta marrazketa digitala oinarri hartuta, jaien elementu esanguratsuenak omentzen dituen diseinua aurkeztu du.
Batetik, festetako zapi horia, antzara, plazako oholtza, erraldoiak, txaranga, zanpantzarrak eta mozorro zein kuadrilla egunaren gisako sinboloak irudikatu ditu, eta bestetik, jaietako bestelako bereizgarrietako batzuk, hala nola farolak, zuhaitzak, barrakak eta txurroak. Guztira zazpi pertsonek hartu dute parte beren proposamenak aurkeztuta.
Apirilaren 25etik, maiatzaren 1era
“Ohorea da niretzat gure jaien ikuspegia islatzeko aukera izatea eta jendearen gustukoa izana”, adierazi du Arte Ederrerako ikasketak amaitu berri dituen lazkaotar irabazleak. Dioenez, aitortza horrek aukera eskaintzen dio bere lana “herrikideekin partekatzeko eta herriarekin duen harremana sendotzeko”. Herriko jaiak apirilaren 25eik maiatzaren 1era ospatuko dituzte.