'Olaberria 1936-1945' liburua eta 'Eraman zutela' dokumentala aurkeztu dituzte kultur areto berrian. Ikus-entzunezkoaren trailerra, albistean.
Legazpiko Udala erakunde publikoen kategorian saritu dute, Arrobi proiektuagatik. Egitasmo horrek natura ondarearen kontserbazioa eta mendiaren erabilera tradizionala uztartzen ditu.
Goierriko Talde Internazionalistak lau hitzaldi antolatu ditu martxoaren 27an eta 28an, eta apirilaren 3an eta 4an.
Pilota eskolako jaialdia maiatzaren 4an eta 9an egingo dute. Izazpira igoera maiatzaren 11rako ari dira antolatzen.
Kontzentrazioak egin dituzte Ingeteam taldeak bertako zuzendaritzarekin batera hartutako hainbat erabaki salatzeko.
Guztira zazpi herritarrek aurkeztu dituzte jaietako irudi nagusiaren proposamenak. Lazkaoko nortasuna eta tradizioa omentzeagatik izan da garaile.
Cesar Novella Alba eta Fermin Diez de Ulzurrun izango dira gidariak. Legazpiren iragan industriala eta horren arrastoak aztertzea du helburu. Urte amaieran edo hurrengo urtearen hasieran erakusketa bat egingo dute emaitzarekin.
Sheldons Brothers talde beasaindarrak agurreko kontzertua egingo du bihar, Asti tabernan. Festa handi bat eta lagunekin elkartzeko egun bat izatea nahi dute. Taldearen ibilbideari errepasoa egin diote, agurtu aurretik.
Antzizar pilotalekuan izango dira igande goizean, 11:30ean hasita. Bertan jokatuko duten pilotariak Antzizar pilotalekuan izan dira materiala probatzen. Zumarragan bertan behera geratu ziren partidak, gaur jokatuko dira.
Periazoka igandean Gaintzan, antzezlan bana Ordizian eta Legazpin, III. Gazte festak Olaberrian, kontzertuak Ataunen, Beasainen, Legorretan, Ordizian eta Zumarragan, zinema karteldegia... Ikus agenda osoa albistean.
Beasaingo Bareak merkatari elkarteak sustatu du herriko merkatarien egunerokoa ezagutarazteko. Lehen atala sarean jarri dute.
Indarkeria matxista deitoratzen duen bi kartel jarri ditu udalak, herriko sarrera-irteeretan.
Beste urte eta erdirako luzatu du kontratua. 2010eko uztailaren 3an debutatu zuen profesionaletan Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Idiazabalgo Udalak euskararen erabileran eragiteko ariketa sozialean parte hartzera deitu ditu herritarrak eta elkarteak.
Herritarrenganako komunikazioa hobetzea eta legazpiarrei udalerriko jarduerak eta berrikuntzak helaraztea da helburua.
Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude liburutegian.
'Spoken word' formatua darabilen poesia-emanaldia da.
14,5 kilometroko ibilbidea da. Autobusa 07:30ean irtengo da tren geltokitik.