'Bareak saltsan' umorezko podcasta martxan
Beasaingo Bareak merkatari elkarteak sustatu du herriko merkatarien egunerokoa ezagutarazteko. Lehen atala sarean jarri dute.
Beasaingo Bareak merkatari elkarteak beste urrats bat egin du tokiko komertzioari balioa eman eta herriko merkatarien egunerokoa ezagutarazteko: Bareak saltsan umorezko podcasta.
Xabin Fernandez legorretar antzezle eta kazetaria izango da saioaren aurkezle, eta aukeratzen duten gaiaren arabera “gonbidatu bereziak” izango dituzte.
Lehen atalean Truk modako Maite, Kaxolako Iker Markinez eta Olano harategiko Joxe Manuel Olano izan dira gonbidatuak, eta beraien egunerokoan gertatzen zaizkien anekdotak kontatu dituzte.
Igartzako jauregian grabatu dute.