Emakumezkoen binakako txapelketa nagusiko partidak izango dira Beasainen, igandean
Antzizar pilotalekuan izango dira igande goizean, 11:30ean hasita. Bertan jokatuko duten pilotariak Antzizar pilotalekuan izan dira materiala probatzen. Zumarragan bertan behera geratu ziren partidak, gaur jokatuko dira.

Abenduaren 21ean hasi zen Olaberrian Ados Pilota Elkartearen Emakumezkoen Binakako Txapelketa, urteko lehiaketarik luze eta gogorrena izango dena. 2025eko martxoaren 29an -gizonezkoena baina egun bat lehenago- bukatuko da Labrit pilotalekuan, Euskal Herrian barrena 46 partida jokatu ondotik, eta asteburu honetan, Goierrin, Beasainen eta Zumarragan -azken hauek bertan behera geratu zirenak dira- izango dira partidak.
Atzo arratsaldean, Beasainen, Antzizar pilotalekuan agerraldia egin zuten Ados pilotako pilotariek eta ordezkariek, Beasaingo Udal ordezkariekin batera, igande goizean jokatuko diren partidak iragartzeko. Ikusi bideoa: