Jon Ander Albisuk kontratua berritu du Baikorekin
Beste urte eta erdirako luzatu du kontratua. 2010eko uztailaren 3an debutatu zuen profesionaletan Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Jon Ander Albisu pilotariak beste urte eta erdirako kontratua luzatu du Baiko enpresarekin. 35 urte beteko ditu datorren maiatzaren 6an. Ataungo atzelaria eskertuta azaldu da kontratua berritzeagatik.
Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldia jokatzeko atarian honakoa nabarmendu du: “Joko momentu onean nago, eta hurrengo urte eta erdian ere ildo beretik jarraitzea espero dut”.
Albisuk 2010eko uztailaren 3an debutatu zuen profesionaletan Tolosako Beotibar pilotalekuan.