Martxoaren 29an egingo dute Eltziego eguna Idiazabalen
Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude liburutegian.

Idiazabal eta Eltziego (Arabar Errioxa) 2017an senidetu ziren. Ordutik etengabea izan da bi herrien arteko harremana. Urtero, martxoan Eltziego Eguna antolatzen dute Idiazabalen, eta bueltan, Eltziegora ere joaten dira urtean behin behintzat, idiazabaldarrak. Beste behin kulturala, folklorea eta gastronomia uztartuko dituzte bi herrien arteko topaketan.
Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, martxoaren 29an egingo den bazkarirako txartelak dagoeneko salgai jarri dituzte. Menua patea, haragi gisatua patatekin eta postreaz osatuta egongo da, eta 5 euroko prezioa du. Liburutegian eskuratu daitezke atzotik bazkarirako txartelak, agortu arte.