Martxoaren 30a, egun handia Olaberriko memoria historikoarentzat
'Olaberria 1936-1945' liburua eta 'Eraman zutela' dokumentala aurkeztuko dituzte kultur areto berrian. Ikus-entzunezkoaren trailerra, albistean.
2023ko uztailean 1936ko gerrak eta ondorenean errepresioa jasan zuten olaberritar guztiak omendu zituzten Bujanda eta Lasa plazan. Aimar Maiz Aranzadiko historialariek artxiboetan bildutako agiriekin eta Olargi taldeak Olaberriko herritarrei egindako elkarrizketekin osatu dute liburua. “Herritar fusilatuak, frontean borrokatu zutenak, gerraren ondorioz hildakoak, erbesteratuak, emakumeek pairatutakoak, euskararen debekua…” dira bildu dituzten gaiak.













