Mejillon Tigreren ‘Hitz esana’ poesia ikuskizuna Igartzan
'Spoken word' formatua darabilen poesia-emanaldia da.

Mejillon Tigre kolektiboaren Hitz esana ikuskizuna izango da, bihar, Igartzako jauregian, 19:00etan. Spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da honakoa, hau da, poesiarekin batera, musikaren eta antzerkiaren osagaiak erabili ohi dituena. Ane Zubeldia Igartza literatur bekaren azken irabazleak parte hartuko du.