Ordiziako mendizaleak, Opakuatik Jauregira
14,5 kilometroko ibilbidea da. Autobusa 07:30ean irtengo da tren geltokitik.

Opakua-Arrigorrista-Santa Elena-Jauregi ibilaldia egingo dute etzi Ordiziako Mendizaleak elkartekoek. Autobusa 07:30ean irtengo da tren geltokitik. 14,5 kilometroko ibilbidea da. Izena eman behar da. Pasa den asteburuko irteeran, Martxoaren 8a gogoan izan zuten mendizaleek.