Pilota eskolako jaialdiak eta Izazpiko igoerak badituzte datak
Pilota eskolako jaialdia maiatzaren 4an eta 9an egingo dute. Izazpira igoera maiatzaren 11rako ari dira antolatzen.

San Migel jaiak antolatzen hasita daude Ezkion. San Migel egunaren bueltan —maiatzak 8— ospatuko dituzte aurten ere jaiak. Jaietako egitaraua oraindik zehazteke dagoen arren, hainbat ekintza eta data aurreratu dituzte jada, Ezkioko Udaletik.
Ezkioko pilota eskolako jaialdia maiatzaren 4an eta 9an izango da. Maiatzaren 4an, kanporaketen txanda izango da, 16:00etatik aurrera Ezkioko frontoian; eta maiatzaren 9an jokatuko dituzte finalak (16:00).
Bestalde, maiatzaren 11rako zehaztu dute Izazpiko igoera probarako data. Umeen lasterketak izango dira aurrena, 10:30ean eta helduen saioari 11:30ean ekingo diote. Urtero bezala, 6,3 kilometroko ibilbidea izango da, aldapa pikoan. Errekor berria egitea lortzen duen parte hartzailearentzat 500 euroko saria egongo da.