Segurako Udala indarkeria matxistaren aurka
Indarkeria matxista deitoratzen duen bi kartel jarri ditu udalak, herriko sarrera-irteeretan.

Segurako Udalak “berdintasun erreala lortzeko” eta “indarkeria matxistarik gabeko gizarte baten alde” egiteko Segurak ez du indarkeria matxistarik onartzen dioten kartel moreak jarri ditu herriko sarrera-irteeretan.
Segurako Udalak zabaldu duen ohar batean adierazi duenez, “segurarrok ez dugu inolako indarkeria matxistarik onartuko, ez hemen eta ez beste inon”. Segurara gerturatzen den edonork mezua “garbi izateko” jarri dituzte aipatutako kartelak, besteak beste.
“Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa delako, berdintasun ezaren adierazle delako eta herritar guztiok askatasunez bizitzeko eskubidea izan behar dugulako, Segurak indarkeria matxistari EZ esaten dio”, amaitzen du udalaren oharrak.