Hassan Ait Chaou, Laiane Arrospide, Aimar Larrea eta Irati Casais nagusi Bealak Trail mendi lasterketan

Gaur arratsalden Bealak Trail mendi lasterketaren lehen edizioa egin dute Beasainen. 23 kilometroko lasterketan, gizonezkoen artean, Hassan Ait Chauo villabonatarra nagusitu da. Bigarren postuan Endika de las Heras beasaindarra sailkatu da eta hirugarrenean Ion Larburu zumaiarra. Hamar lehenengoen artean beste bost goierritar sailkatu dira: Pello Olaberria beasaindarra laugarren, Ibai Urkia idiazabaldarra bosgarren, Mikel Ganzarain zaldibiarra seigarren, Xabier Molina urretxuarra bederatzigarren eta Jon Garmendia beasaindarra hamargarren.
Emakumezkoei dagokienez, Laiane Arrospide tolosarra nagusitu da. Bigarren postuan Adirane Peñagarikano urretxuarra sailkatu da eta hirugarren postuan Maria Ezpeleta beasaindarra. Laugarren postuan Elena Calvillo beasaindarra sailkatu da eta seigarrenean Edurne Arakistain legorretarra.
13 kilometroko lasterketari dagokionez, lehen postuan Aimar Larrea antzuolarra sailkatu da. Ondoren, bi idiazabaldar heldu dira: Xabier Agirre eta Julen Balerdi. Agirre, Balerdi gainean hartuta sartu da helmugara. Hamar lehenengoen artean beste lau goierritar sailkatu dira: bosgarren postuan Lizar Etxeberria idiazabaldarra, seigarrenean Iñigo Alvarez beasaindarra, zazpigarrenean Iker Sanchez beasaindarra eta zortzigarrenean Anartz Etxeberria idiazabaldarra.
Emakumezkoen artean Irati Casais Ondarroarra nagusitu da. Bigarren postuan Erika Alvarez aresoarra sailkatu eta hirugarrenean Maite Perez beasaindarra. Nahia Mendizabal beasaindarra seigarren postuan sailkatu da eta Uxue Arrese beasaindarra zortzigarrenean.













































































