Laia Puigfabregas, Irati Aranguren eta Regina Gonzalezek irabazi dituzte Emakumeen Segurako Saria probako lasterketak

Gaur arratsaldean Emakumeen Segurako Saria txirrindulari probaren laugarren edizioa egin dute. Open mailan Laia Puigfabregas (Bipeq) nagusitu da, Maite Urteagaren (Eulen) eta Aiala Serranoren (Rio Miera) aurretik. Gazte mailako lasterketa Irati Aragurenek (Andoain) irabazi du. Bigarren postuan Maier Olano (Limousin) sailkatu da eta hirugarrenean Ane Zubeldia (JRG). Kadete mailako lasterketa Regina Gonzalezek (Occident) irabazi du. Bigarren postuan Maialen Narbona (Occident) sailkatu da eta hirugarrenean Noa Vega (Baque).