Punta-puntako txirrindulariekin inauguratu dute Santikutz probari buruzko erakusketa
Miguel Mari Lasa eta Juan Fernandezek parte hartu dute, besteak beste

Legazpiko Santikutz klasikoak 90 edizio bete ditu eta Sebastian Santesteban Zabaletak probari buruzko erakusketa prestatu du Legazpiko kultur etxean. Erakusketan edizio guztietako informazioa jaso du. Inaugurazioa gaur izan da. Ekitaldian Santikutz proba irabazi duten hainbat txirrindularik parte hartu dute: Luis Otaño (1957an irabazi zuen), Miguel Mari Lasa (1967), Jose Maria Basualdo (1970), Ignacio Aizpuru (1971), Oscar Quintanilla (1979), Juan Fernandez (1978), Iñaki Arrieta zegamarra (1980), Ruben Gorospe (1984), David Latasa (1997), Francisco Gutierrez (2002 y 2006), Beñat Albizuri (2004), Julen Amezketa (2015), Jon Irisarri (2016) eta Unai Zubeldia (2023). Juan Cruz Ganzarain (1947) andoaindarra ere joatekoa zen, baina azkenean bere seme-alabek ere ordezkatu dute.
Jon Odriozola oñatiarra Santesteban agurtzera hurbildu da eta Juan Jose Moral legazpiarra ere bertan izan da. Bera izan da proba irabaztetik gertuan izan zen legazpiarra.1975ean bosgarren izan zen.
Erakusketa hilaren 28ra arte izango da zabalik. Kultur etxeko erakusketa aretoa astelehenetik ostiralera irekitzen dute, 17:00etatik 20:00etara.




































