Ataungo hiru pilotariak, finaletik kanpo
Peñak eta Albisuk ligaxkako hirugarren partida ere galdu egin dute Labriten, eta Senar-Eskirozek eta Zubizarretak III.a-Morgaetxeberriak ere ezin izan dute irabazi Idiazabalen.

Bukatu da binakako txapelketako ibilbidea ligaxkarako sailkatu zeuden Ataungo hiru pilotarientzat. Jon Ander Albisu Jon Ander Peñarekin aritu da txapelketa nagusian, Beñat Senar Eskirozekin eta Iraitz Zubizarreta Morgaetxeberriarekin, azken bi bikote horiek B serieetan.
Joan den ostiralean Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan jokatu ziren B serietako partidak. Zubizarretak III.a-Morgaetxeberriak Egiguren V.a-Bikuñaren kontra galdu zuten (22-21) eta Senarrek eta Eskirozek 22-15 Salaberria-Gaskueren aurka.