Errugbia
Ekain Imaz errugbilari beasaindarra Europako txapeldunorde
Georgiaren aurka galdu du Espainiak finalean.

Ekain Imaz errugbilari beasaindarra Europako errugbi txapelketan azpitxapeldun izan da Espainiako selekzioarekin. Atzo jokatu zuten finala, Georgiaren aurka, Tiflis hiriburuan. 46-28 galdu zuten. Garaipenik lortu ez bazuten ere, Lehoiek azken minutura arte borrokatu zuten Europako koroaren defendatzaileen aurka, eta atsedenaldira puntu bakar bat beherago joan ziren. Bigarren zatian, hogei minutu distiratsu aski izan ziren Georgiakoek partida erabakitzeko.
Porrot mingotsa gorabehera, ikuskizun eta borroka bizia oparitu zieten zale guztiei Mikheil Meskhi estadioan, eta hobetu egin zuten bai ekialdeko Europako taldearen aurkako azken norgehiagoka (32-62 galdu zuten Madrilen), bai txapelketako sailkapen nagusian lortutako postua ere; 2024an brontzea zintzilikatzetik, denboraldi honetan zilarra lortu dute.
View this post on Instagram