Team Zatika Bike taldeko Naya Mangas, Euskaldun torneoko liderra
Team Zatika Bike taldeko neskek bi lasterketetan parte hartu dute asteburuan. Ostiralean, Bergarako San Martzial Igoeran parte hartu zuten. Garazi Bergarak hirugarren postua lortu zuen, 23 urte azpikoen artean. Larunbatean Emakumezkoen Segura Sarian parte hartu zuten. Naya Mangas zazpigarren postuan sailkatu zen eta Oneka Sanchez bederatzigarrenean. Lasterketa horren ondoren, Mangasek Euskaldun torneoko liderrari dagokion maillota jantzi zuen. Hurrengo lasterketa igandean izango dute, Beasainen: Igartza Sari Nagusian parte hartuko dute, Espainiako Kopako lasterketa gogorrena.