Zelai Amenabarro, Gipuzkoako EH Bilduren Politika Instituzionaleko arduradun
Gipuzkoako Mahai Politikoak egindako proposamena berretsi duten bilkideek.

Zelai Amenabarro Goikoetxea (Legorreta, 1985) da Gipuzkoako EH Bilduren Politika Instituzionaleko arduradun berria. Larunbatean amaitu zen EH Bilduren Gipuzkoako Idazkaritzak bozkatzeko epea, eta bilkideen %96,12aren babesa jaso du. Era berean, Gipuzkoako Mahai Politikoa osatzearen alde azaldu dira bilkideen %92,88.
Amenabarrok Itzulpengintzako ikasketak ditu eta une honetan Gizarte Hezkuntzako gradua amaitzen ari da. Berria egunkarian zuzentzaile eta itzultzaile aritu zen 2008 eta 2018. urteen artean. Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bilduren batzarkidea eta mahaiko lehendakariorde bigarrena da 2023az geroztik. Legorretako alkatea izan zen 2015 eta 2023. urteen artean.
Gainontzeko arduradunak
Nekane Zinkunegi Barandiaran da Gipuzkoako arduradun politikoa, Lore Agirre Zipitria Eraketa arduraduna, Jon Zulueta Berastegi Udalgintza arduraduna eta Saioa Rodriguez Andueza Komunikazio arduraduna. Maddalen Iriarte Okiñenak eta hiriburuko, Donostiako, arduradun politikoak osatuko dute idazkaritza.