Larunbatean, ginkana Sorgintxulorekin
LHko 3, 4, 5 eta 6 mailetako ikasleei dago zuzenduta, eta izena eman behar da parte hartzeko.

Ostegunean 14:00etan amaituko da Sorgintxulok larunbaterako, hilak 22, antolatu duen ginkanarako izen-ematea. LHko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago, eta 17:00etan hasita, Latxartegi parkean egingo dute, edo Haztegi ikastolako pilotalekuan eguraldi txarra bada.
Online eman beharko da izena udalaren www.legazpi.eus webgunean.
Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da hau.