Majori kiroldegian martxan da berriz fisioterapia zerbitzua
Hitzorduak kiroldegiko harreran hartu daitezke.

Ordiziako Majori kiroldegian berriz ere fisioterapia zerbitzua jarriko dute martxan gaurtik. Izan osasunaren haziak taldeak aurkeztutako proiektuari esleitu diote «kolaborazio berria, eta ilusio handiz kudeatuko du zerbitzua», argitu dute Majoritik. Hitzorduak kiroldegiko harreran hartu daitezke: 943 80 58 80 – majori@majori.eus.