Martxoaren 3ko Gasteizko gertakarien inguruko erakusketa Brinkolan
Saloian egongo da ikusgai. Arriurdin auzo elkarteak antolatu du, Legazpiko Udalarekin eta Martxoak 3 elkartearekin batera.

Gasteizko Zaramaga auzoko 1976ko martxoaren 3ko sarraskia eta haren ondorioz izandako bost hildakoak eta gainerako biktimak gogoratzeko aukera dago izango da asteburuan Brinkolan, Arriurdin auzo elkarteari, Legazpiko Udalari eta Martxoak 3 elkarteari esker. Martxoak 3, ez dugu ahazten izenburuko erakusketa izango da ikusgai auzoko Saloian, ostiraletik igandera bitartean.
Erakusketa horretan, egun haren aurrekarien, eguneko gertakarien eta ondorioen kronika ezagutzeko aukera eskaintzen da, argazkien eta informazio panelen bidez.
Erakusketa ostiralean, 18:00etan inauguratuko dute, eta ondoren, 20:00ak arte zuten egongo da irekita. Larunbatean eta igandean, 11:00etatik 13:00etara ere ikusgai egongo da erakusketa.