Delikantuzeko hurrengo gonbidatua, Akaleia
Ordiziarrock-ek antolatutako zikloaren barruan ariko da bakarlari zumaiarra, apirilaren 10ean, D'Elikatuzen.

Ordiziarrock-ek antolatzen duen Delikantuz zikloaren barruan, hurrengo kontzertua, apirilaren 10ean izango da, 19:00etan, Akaleia bakarlari zumaiarrarekin. Oihana Rodriguez buru duen proiektua 2022an hasi zen, eta gaurdaino singleak eta lan luzea osatu ditu, pop elektroniko pertsonalean.
Ohi bezala, dohainik da Ordiziako kontzertua.