Kirol astea egingo dute Itsasondon apirilean
Apirilaren 3an Mattin Iñiguezen eta Jose Ramon Agirre 'Marron'-en 'Baltoro oinez eta hegan' ikus-entzunezkoa eta hitzaldia izango dira.

Itsasondon kirol astea antolatu dute. Lehenengo ekitaldia, apirilaren 3an izango da, 18:30ean, Kulturgunean. Mattin Iñiguezek eta Jose Ramon Agirre Marron-ek Baltoro oinez eta hegan ikus-entzunezkoaren proiekzioa izango dute lehendabizi, eta ondoren, hitzaldia.
Apirilaren 5ean, berriz, mendi irteera egingo dute, 10:00etan plazatik abiatuta. Guraso Elkarteak antolatutako irteera izango da ibilbide luzea eta motza egiteko aukera izango da.
Apirilaren 11n, azkenik, 16:30ean, pilotalekuan, Kirol Egokituko Gipuzkoako Federazioko kideek kirol egokitu saioa egingo dute.