Legorretako jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa martxan
Apririlaren 2ra arteko epea dago lanak aurkezteko. Herritarren bozkaz erabakiko dute irabazlea.

Legorretako Azintzio jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketarako lanak aurkezteko epea apirilaren 2an amaituko da (14:00etan). Lanak udaletxera eraman edo udala@legorreta.eus helbidera bidali behar dira.
18 urtetik gorako legorretarrek har dezakete parte. Lanaren formatuak ondorengoa izan beharko du: 210×210 mm, 3 milimetroko sangria eta 300eko erresoluzioa.
Informatika euskarrian (pendrive edo CD) aurkezteko aukera egongo da, baita ere fisikoki.
Kartelean derrigorrez agertu beharko da ‘Legorretako Azintzio Jaiak 2025’ testua.
Oinarrien arabera, lehiaketara aurkezten diren lan guztiekin erakusketa bat egiteko eskubidea izango du Legorretako Udalak. “Herritarren bozketaren bidez aukeratuko da kartelik onena, eta irabazleak Legorretako Aulia Sagardotegian bi lagunentzako afaria jasoko du”.