Lide Urrestarazu, euskal selekzioarekin Acantilados probara
Skyrunner World Series-eko lehen mendi lasterketa puntuagarria da. Iaz garailea izan zen ordiziarra Palmako mendi lasterketan.

Skyrunner World Series-eko lehen mendi lasterketa puntuagarrian, Acantilados del Norteko (Palma, Espainia) lasterketan parte hartuko du Lide Urrestarazu ordiziarrak larunbatean, euskal selekzioarekin. Ondo ezagutzen du Urrestarazuk Palmako proba, iaz irabazi egin baitzuen. 29 kilometroko proba (2.250 metroko desnibelarekin) 3:04:39 denborarekin osatu zuen.