Asteburuko gertakariak «onartezinak» direla adierazi du Ataungo Udalak
«Gogor salatu» ditu eta «bitarteko guztiekin aurre egingo» dietela azaldu du ohar bidez.

Larunbat gauean herrian izandako gertakarien berri eman eta horiek «gogor salatu» ditu Ataungo Udalak. «Errepidea eta espaloiaren artean kokaturik dauden loreontziak errepidera atera dituzte, Sasieta Mankomunitatearekin batera gauzatzen ari garen Garbi Jokatu kanpainako panel bat errekan agertu da, pintadak egin dituzte, eta liskarrak izan dira», adierazi du sare sozialetan zabaldutako oharrean.
Horrelako jokabideak «onartezinak» direla gehitu du: «Ez dute tokirik ez gure herrian ez beste inon, eta eskura ditugun bitarteko guztiekin egingo diegu aurre». Gehitu du udaletxeko ateak «zabalik» daudela herritar ororentzat, «bai egoki iritzitako eskariak aurkezteko, edo kritikak helarazteko, betiere errespetuz».