Oroith abesbatzak kontzertua du Legorretan
Ordiziako Oroith abesbatza 40. urteurrena ospatzen hasiko da igandean.

Ordiziako Oroith abesbatza 40. urteurrena ospatzen hasiko da igandean. Andoaingo udal musika eskolako abesbatzarekin batera Udaberriaren etorrerako kontzertua eskainiko dute, 19:00etan, Legorretako parrokian. 40. urteurreneko kontzertu handia apirilaren 12an izango da Ordizian, Tolosako Hodeiertz Abesbatzak eta Amets Bideko dantzariek lagunduta.