'Pornografia eta sexualitatea. Kezkatzen zaitu?' hitzaldia, Ordizian
Ordiziako Adikzioen III. Planaren barruan antolatu dute hitzaldia, apirilaren 2an, udaletxean.

Ordiziako Adikzioen III. Planaren barruan, Pornografia eta sexualitatea. Kezkatzen zaitu? hitzaldia egingo Uxue Abasolo psikologoak, apirilaren 2an, 18:30ean, Udaletxeko batzar aretoan.
LH3tik LH6ra bitarteko haurren gurasoei dago zuzenduta. Zaintza eta itzultzaile zerbitzua izango da; horretarako, izena eman behar da martxoaren 27a baino lehen.