Ruper Ordorika, 'Miñan' eta Gari, Legazpiko datozen asteetako kultur agendan
Bi kontzertuak eta antzezlana Latxartegi aretoan izango dira, apiril eta maiatz bitartean. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Legazpiko Udaleko Kultura Zerbitzuak herriko elkarteen eskaintza osatzen jarraitzen du, eta datozen asteetarako Ruper Ordorika eta Gari kantarien emanaldia eta Miñan antzezlana programatu ditu. Bi kontzertuak eta antzerki saioa Latxartegi aretoan izango dira.
Ruper Ordorikaren kontzertua apirilaren 5ean izango da, 20:00etan, Miñan antzezlana apirilaren 11n taularatuko dute, 19:30ean, eta Gari kantari legazpiarrak maiatzaren 9an 20:00etan egingo du kontzertua, bere ibilbidearen 30 urteak errepasatuz.
Hiru ekitaldietarako sarrerak salgai daude Latxartegiko leihatila digitalean.