Arrobira mendi irteera antolatu du Legazpiko Udalak
Ingurune horretan gauzatzen ari den proiektua azaltzea du helburu. Maiatzaren 18an izango da, eta izena eman daiteke dagoeneko.

Legazpiko Udalak Landaola saria jaso berri du Arrobin abeltzaintza eta ingurunearen kontserbazioa uztartuz egiten ari den kudeaketagatik, eta horren berri emateko, mendi irteera antolatu du maiatzaren 18rako. Izena eman behar da aurretik udalaren www.legazpi.eus webgunean, eta apirilaren 11 da azken eguna.
Naturzaindia erakundearekin batera antolatu du mendi irteera udalak, eta ingurune naturalaren ezagutza sustatzea eta herritarrak natur guneetara hurbiltzea du helburu, ingurumenaren errespetua eta kontserbazioa sustatuz. Irteeran, abeltzainek Arrobi inguruan egiten duten lana ere ezagutaraziko da. “Abeltzainen lana funtsezkoa da inguruko paisaia eta biodibertsitatea kontserbatzeko, baliabide naturalen aprobetxamendu iraunkorra bermatuz”.