Iparragirre kaleko eta Barrenkaleko aparkalekuko asfaltatze lanak bi egun atzeratu dituzte
Urretxuko Udalak Iparragirre kalea eta Barrenkaleko aparkalekuak asfaltatu behar ditu. Lanak datorren astelehenetik asteazkenera egin behar zituzten, baina euria iragarri dute eta lanak atzeratzea erabaki dute: Barrenkaleko aparkalekua (probalekukoa) asteazkenean eta ostegunean asfaltatuko dute eta Iparragirre kalea ostiralean. Beti ere, eguraldiak laguntzen badu.