Pote filosofikoa segurtasunaz eta poliziaz
Beasaingo Arrano tabernan egingo dute saioa datorren asteartean.

Asteartean, hilak 25, pote filosofikoa egingo dute Arrano tabernan, 18:30etik aurrera. Iñigo Lopez Simon izango da bertan, eta bere laguntzaz, Segurtasuna=polizia? gaiari helduko diote. Lopezen azalpenaren ondoren, taldeka zein denen artean hitz egingo dute gaiari buruz.