Udaberria kolorez apaintzeko
Udaberriko Lore eta Landareen 23. Azoka egingo dute igandean Seguran.

Udaberriko Lore eta Landareen 23. Azoka egingo dute igandean Segurako plazan eta haren inguruetan, 10:00etatik 15:00etara. Loreez gain, Euskal Herriko produktuen salmahaiak jarriko dituzte, baita Goierriko artisauenak ere.