Uraren eta Basoaren nazioarteko eguna ospatuko du Zeraingo museoak
Larraondo zerrategia bisitatzeko aukera egongo da bihar goizean, 11:00etatik 14:00etara.

Zerain Paisaia Kulturala museoak Uraren eta Basoen nazioarteko eguna ospatuko du bihar, larunbata. Horretarako, herriko ondare den Larraondoko zerrategira bisita antolatu dute. Bertaratzen direnek 11:00etatik 14:00etara izango dute zerrategia bertatik bertara ezagutzeko aukera.
Larraondo zerrategiko egitura hidraulikoa ezagutzeko aukera izango da eta uraren indarrak makinak nola bultzatzen dituen ikusiko dute bertaratzen direnek. Bidean, inguruko basoez eta Lasurtegiko hezeguneaz gozatzeko aukera ere izango da.