Lide Urrestarazu laugarren Acantilados del Norte lasterketan
Euskal selekzioarekin parte hartu du eta 3 ordu, 8 minutu eta 15 segundutan osatu du ibilbidea.

Lide Urrestarazu ordiziarrak laugarren egin du Acantilados del Norte proban (Palma, Kanariar Uharteak). Skyrunner World Series-eko lehen mendi lasterketa puntuagarria izan da. Euskal selekzioarekin parte hartu du eta 3 ordu, 8 minutu eta 15 segundutan osatu du ibilbidea. Iaz irabazi egin zuen ordiziarrak.
La Sportivako Marta Martinezek irabazi du aurten proba, bigarren izan da Denisa Dragomir (Merrell/Redbull), hirugarren Oihana Kortazar (Salomon), eta bosgarren Naiara Irigoien (Open Team).