Oier Elorza, Ainara Uribarri, Axier Artola, Malen Osa, Julen Badiola eta Haizea Gerrikabeitiak irabazi dituzte UZ Traileko lasterketak
Beñat Ibañez zumarragarrak bigarren egin du proba luzean, Ainhoa Unanue urretxuarrak bigarren 12 kilometrokoan, Malen Larrañaga zumarragarrak bigarren 6 kilometrokoan eta Eneko Garcia zumarragarrak hirugarren 6 kilometrokoan
Gaur goizean UZ Trail lasterketa egin dute. Hiru proba izan dira: 23 kilometrokoa, 12koa eta 6koa. 23 kilometroko proban gizonezko onena Oier Elorza azkoitiarra izan da. Bigarren postuan Beñat Ibañez zumarragarra sailkatu da eta hirugarrenean Julen Aramendi azkoitiarra. Asier Oliveira urretxuarra bederatzigarren postuan sailkatu da. Emakumezkoei dagokienez, Ainara Uribarri oñatiarra nagusitu da. Bigarren postuan Sarah Ugarte tolosarra sailkatu da eta hirugarrenean Ainhoa Intxausti segurarra. Lara Estebanez legazpiarra laugarren izan da. Adirane Peñagarikano urretxurra bosgarren postuan sailkatu da.
12 kilometroko lasterketan, gizonezko onena Axier Artola amezketarra izan da. Bigarren postuan Beñat Katarain zegamarra sailkatu da eta hirugarrenean Pablo Alvarez gasteiztarra. Jose Talavera zumarragarra bosgarren postuan sailkatu da eta Martin Sagastibeltza urretxuarra 14. postuan. Emakumezkoei dagokienez, Malen Osa oñatiarra nagusitu da. Bigarren postuan Ainhoa Unanue urretxuarra sailkatu da eta hirugarrenean Eider Zubeldia amezketarra. Ariadna Somoza zumarragarra zortzigarren postuan sailkatu da eta Miren Agirrezabal zumarragarra hamaikagarren postuan.
6 kilometroko lasterketan gizonezko onena Julen Badiola bergararra izan da. Bigarren postuan Unax Agirre elgetarra sailkatu da eta hirugarrenean Eneko Garcia zumarragarra. Emakumezkoei dagokienez, Haizea Gerrikabeitia gernikarra nagusitu da. Bigarren postuan Malen Larrañaga zumarragarra sailkatu da eta hirugarrenean Nerea Badiola bergararra. Nerea Goenaga zumarragarra bosgarren postuan sailkatu da.