AEK-Korrikak diru-bilketa abiatu du 'Jaldi hadi!' dokumentalerako
Korrikaren ingurumaria guztia ezagutzera emateko ikus-entzunezkoa sortu nahi dute. Kanpaina apirilaren 25era arte egongo da zabalik.

AEK-Korrikak Jalgi hadi! dokumentalerako crowdfunding edo diru-bilketa kanpaina abiatu du Mirokutana ekoiztetxearekin batera. Apirilaren 25era arte egin daiteke ekarpena, bakoitzak ahal duen kopuruan.
“Korrika barrutik ezagutuko dugu: batetik, ekimena posible egiten duen taldeari jarraitu eta bidean sortzen diren kezka eta arazoei elkarrekin aurre egingo diegu, Korrikaren emozioa lehen pertsonan bizitzeko; bestetik, filma hainbaten topagune bihurtuko dugu: soziologo, antropologo, hizkuntzalari, kulturgile, politikari eta beste hamaika euskaltzale. Elkarrizketen bitartez, euskararen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egingo dugu”, nabarmendu dute kanpainaren sustatzaileek.