Enirio-Aralarko Mankomunitateak onartu du aurtengo aurrekontua
286.961 euro izango ditu Mankomunitateak. Plantillan, basozain eta kudeaketa teknikari banarentzako lanpostuak daude.

Enirio Aralarko Mankomunitateak behin betiko onartu du 2025erako aurrekontua. Otsailaren 6an Zuzendaritza Batzordean behin-behineko izaeraz onartu ondoren, gaur publikatu dute GAOn behin betiko onespena. 286.961,56 euro izango ditu Mankomunitateak aurtengorako: gastuetan, 89.943,02 euro langileen ordainsarietan, ondasun arrunten zerbitzuetan 42.101 euro, transferentzi arruntetan 94.917,54 euro, eta inbertsio errealetan 60.000 euro; sarreretan, berriz, 38.500 euro pasa eta beste diru sarreretan, transferentzia arruntetan 182.211 euro, ondare sarreretan 6.250 euro, eta kapitalen transferentzietan 60.000 euro.
Plantillan, basozain eta kudeaketa teknikari banarentzako lanpostuak daude gordeta.