Goierriko zazpi bikote sailkatu dira Euskal Herriko finalerako
Beni Gallurralde eta Arantxa Luluaga zaldibiarrak Gipuzkoako txapeldunorde geratu dira Itsasondon jokatu den Gipuzkoako mus finalean.

Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketaren herrialdekako finalak jokatu ziren larunbatean. Gipuzkoakoa Itsasondoko Errota pilotalekuan izan zen, eta han lehiatu ziren Goierriko 30 bikoteetatik zazpik lortu dute Euskal Herriko final nagusira sailkatzea. Araba Zigoitia herrian izango da, apirilaren 5ean.
Zaldibiako kanporaketan sailkatu ez, baina ordezko modura Itsasondoko finalera joan ziren Beni Gallurralde eta Arantxa Luluaga zaldibiarrek gertu izan zuten Gipuzkoako txapela. Finalera iritsi ziren, eta Hernaniko Ander Lizeaga eta Aiatz Hernani nagusitu zitzaizkien.
Goierriko bikote sailkatuak
- 2. postuan. Beni Gallurralde-Arantxa Luluaga (Zaldibia)
- 7. postuan. Iker Ojanguren-Unai Aranburu (Olaberria)
- 14. postuan. Iñigo Lasa-Inko Mujika (Itsasondo)
- 16. postuan. Paul Iruretagoiena-Mikel Arratibel (Ataun)
- 23. postuan. Iker Imaz-Beñat Jauregi (Mutiloa)
- 28. postuan. Eñaut Altuna-Ion Sarasola (Mutiloa)
- 32. postuan. Aratz Igartzabal-Iker Arratibel (Lazkao)