Katalina Goia hizpide Mintzatertulia saioan
Asteazkenean izango da, 18:30ean hasita.
Katalina Goia sukaldaria (Mutiloa 1911, Segura 1979) Indar lantokian Mari Karmen eta Isabel alabekin. Euskara sustatzea eta indartzea helburu duen Mintzatertulia saioa egingo dute asteazkenean, 18:30ean, Urbieta etxean. Aurreko belaunaldietako emakumeen lanaz mintzatuko dira, Katalina Goia Murgiondo sukaldari, Libro de cocina liburuaren egile eta Goierriko emakume asko eta askorentzat erreferentea izandako mutiloar-segurar hau hizpidera ekarrita. Maitane Legarretaren bitartez helduko diote gaiari, Aittu! euskara elkarteak antolatuta eta udalak babestuko. Euskarazko mintzaira hobetu nahi dutenei zuzenduta dago.













