Sustrai Goenaga, Eskolarteko finalera
Puntuazioz sailkatu da bertsolari lazkaotarra. Finala Azpeitiko Elikagunean izango da, apirilaren 4an.

Sustrai Goenaga bertsolari lazkaotarra Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finalera sailkatu da. Joan den ostiralean abestu zuen Amasako Martina elkartean, eta saioa irabazi ez arren, puntuazioz lortu du Goenagak finalerako sailkatzea. Goierriko Bertsozale Elkartearen bertso eskolatik 14-18 urte bitarteko sei bertsolari aritu dira lehian, eta lazkaotarra izan da Azpeitiko Elikagunean apirilaren 4an jokatuko den finalen aritzeko txartela lortu duen bakarra.
Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, Adei Urbitarte eta Suhar Gesalaga izan dira kanporaketak irabazita sailkatu ziren bertsolariak, eta puntu bidez Joanes Azpillaga, Sustrai Goenaga, Maddi Lasa eta Danel Etxeberria. Bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke sarrerak.