Toberako musika ikasleen entzunaldiak hasiko dira bihar
Zegaman eta Seguran eskainiko dituzte jendaurreko emanaldiak. Bihar arratsaldean izango da lehendabizikoa Zegamako plazan.

Tobera musika eta dantza eskolaren Entzunaldiak hasiko dituzte bihar Zegaman. Bihartik apirilaren 3ra luzatuko dira musika ikasle gazteen jendaurreko emanaldiak Zegaman eta Seguran.
Bihar, 18:30ean Zegamako plazan emango diote hasiera kontzertu sortari. Zeharkako txirula, trikiti, pandero, bateria eta perkusioko ikasleen emanaldia izango da lehenengoa. Ostegunean, berriz, gitarra klasiko eta elektriko eta baxu elektrikoko ikasleen txanda izango da ordu eta leku berean. Eguraldi txarra egingo balu udaletxeko arkupeetara lekualdatuko dituzte emanaldiak.
Entzunaldiak Seguran jarraituko dute datorren astean; martxoaren 31n, zeharkako txirula, trikiti, pandero, bateria eta perkusioko ikasleek kontzertua eskainiko dute 18:30ean plazan. Apirilaren 2an, gitarra, piano eta txistu eta danbolin ikasleen emanaldia izango da, 17:30an plazan. Entzunaldiak Zegaman itxiko dituzte apirilaren 3an, piano eta txistu eta danbolin ikuskizunarekin, 18:00etan plazan.