Hezkuntza publikoko irakasleen grebaren jarraipena ikastetxez ikastetxe
Goierrin, 22 zentrotan daude deituta greba egunak gaur, bihar, etzi eta apirilaren 1ean eta 2an. Datuak albiste barruan.

Gaur, bihar eta etzi greba egunak dituzte hezkuntza publikoko irakasleek. Atzo izan zuten bilera sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, eta negoziazioek ez zutenez emaitzarik izan, greba egunekin jarraitzea erabaki dute sindikatuek. Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deituta, 27.000 irakasle inguru daude deituta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan, tartean Goierriko ikastetxeetako irakasleak ere. Goierriko 22 zentrotan daude grebak deituta. Apirilaren 1ean eta 2an ere deitu dituzte greba egunak.
Goierriko datuak ikastetxez ikastetxe (greba egin duten irakasleen ehunekoa):
Ataun
-Joxemiel Barandiaran herri eskola: %75 gaur, eta %79 bihar eta etzi.
Beasain
-Txindoki institutua: %36,8 gaur, bihar eta etzi.
-Loinazpe institutua: %53,09 gaur, bihar eta etzi.
-Murumendi eskola: Daturik ez.
-Alkartasuna Lizeoa: %83 gaur, %50 bihar eta etzi.
Ezkio
-Herri eskola: Daturik ez.
Gabiria
-Balentzategi herri eskola: Martxoko deialdia ez da atera, apirilekoa bai.
Idiazabal
-Aita Iparragirre herri eskola: %100 gaur, bihar eta etzi. Zerbitzu minimoak.
Itsasondo
-Urkipe herri eskola: %75 gaur, bihar eta etzi.
Legazpi
-Domingo Agirre eskola: %65 gaur, bihar eta etzi.
-Olazabal institutua: %58,4 gaur.
Legorreta
-Ugaro herri eskola: %40 gaur, bihar eta etzi zerbait gutxiago aurreikuspenen arabera.
Olaberria
-Herri eskola: %100 gaur, bihar eta etzi, eta baita apirilean ere. Zerbitzu minimoak.
Ordizia
-Urdaneta ikastetxea: Daturik ez.
-Oianguren institutua: Daturik ez.
Ormaiztegi
-San Andres herri eskola: %100 gaur, bihar eta etzi.
Segura
-Laiotz herri eskola: %92 gaur, bihar eta etzi.
Urretxu
-Gainzuri ikastetxea: Daturik ez.
-J.M. Iparragirre institutua: %52 gaur.
Zaldibia
-Lardizabal herri eskola: %96 gaur, bihar eta etzi. Zerbitzu minimoak.
Zegama
-Aitxuri herri eskola: %64 gaur, bihar eta etzi.
Zerain
-Herri eskola: Ez dute grebarik egin.