Etxaniz anaien babesa jaso duen Theo Kipsang atleta kenyarrak Joma taldearekin fitxatu du eta Azpeitia-Azkoitia proba egingo du
Mikel eta Iñaki Etxaniz anaien laguntza jaso duen Theo Kipsang atleta kenyarrak Joma taldearekin fitxatu du eta Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia egingo du igande honetan. Kipsang-ek 28 urte ditu eta azaroan Europara etorri zen, Etxaniz anaien laguntzari esker. Urretxun egun batzuk igaro ondoren, Valentziara joan zen eta bertan bere lehen maratoia egin zuen. Bere helburua profesional izateko bidean lehen pausoa ematea zen. Bertan egindako lan onari esker (maratoia bi ordu eta 10 minututan egin zuen), Joma taldearekin fitxatu du. Larunbatean Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian parte hartuko du, antolatzaileek eskatuta. Faboritoetako bat izango da.
Theo Kipsang kenyarrak Urretxun prestatu du Valentziako maratoia
Etxaniz anaien laguntzari esker Valentziako maratoian parte hartu duen Theo Kipsang kenyarrak bere helburua lortu du