Makina eliptiko eta korrika egiteko zinta berriak Aldiri kiroldegian
Urretxuko Udalak makina berriak erosi ditu Aldiri kiroldegiko kardio gunerako. Bi zinta eta bi eliptiko erosi ditu. Inbertsioa 13.852 eurokoa izan da. Makina eliptikoek 3.327 euro balio dute eta korrika egiteko zintek 3.599 euro.