Aralarko bira antolatu du Oamendik
Guardetxeko aparkalekuan (Nafarroa) emango diote hasiera.
Aralarko mendizerraren ikuspegia, Txindokitik.Hitza Oamendi kirol klubak mendi irteera antolatu du igande honetarako. Aralarko bira egingo dute egun erdiko irteeran. 8:30ean kotxetan abiatuko dira Zeraindik eta ibilbideari Guardetxeko aparkalekuan (Nafarroa) emango diote hasiera. Harremanetarako: oamendikirolkluba@gmail.com.













