Bertso-paper lehiaketako sariak banatuko dituzte
Florentino Goiburu zenaren oroimenez antolatu dute bigarrenez lehiaketa.
Florentino Goiburu bertsolaria, 1991ko Bertso Egunean, Donostian.Euskaldunon Egunkaria Florentino Goiburu II. bertso-paper lehiaketako sari banaketa egingo dute bihar, (18:30) Idiazabalgo udaletxean. Herri eskolako ikasleek bertsoak abestuko dituzte eta ondoren, Goierriko bertso eskolako gazteen txanda izango da. Sustrai Goenaga, Amets Zubizarreta eta Uhaitz Oiarzabal arituko dira kantuan.













