Eltziego eta Idiazabal berriz elkartuta
Bazkari batekin borobilduko dute eguna larunbatean.

Eltziego eguna egingo dute larunbat honetan Idiazabalen. Bi herrien arteko senidetzea aitzakia hartuta, kultura, folklorea eta gastronomia uztartuko dituzte, beste behin, bi herrien arteko topaketan.
Eltziegoarrei ongi etorria egingo diete lehenengo udaletxean (10:00) eta ondoren, (12:00) Elciego & Friends taldearen emanaldia izango da. Ordu horretatik aurrera Eltziegoko produktuen erakusketa eta salmenta egingo dituzte eta eguerdian (13:00) dantza emanaldia izango da. Herri bazkaria (14:30) egingo dute, amaitzeko. Patea, haragi gisatua patatekin, postrea eta ardoa izango dituzte menuan.